Bide armatuaren alde daude militar sahararrak, SEADen arabera

Defentsa ministro sahararrak adierazi du erabakia politikoa den artean errespetatuko dutela armak ez hartzea

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Defentsa ministro Mohamed Lamin Buhalik adierazi du militar sahararrak Marokoren kontrako gerra abiatzearen «aldekoak» direla. 37 urteko gatazka amaitzeko bake prozesua blokeatuta dagoela ikusita, Buhaliren hitzetan, «armak erabiltzera itzulita soilik» lor daiteke Marokok nazioarteko ebazpenak betetzea.

Hala ere, armada Fronte Polisarioaren zuzendaritzapean dagoela azpimarratu du Buhalik. Polisarioa herrialde sahararraren ordezkari politikoa da, eta armak hartu gabe jarraitzearen alde dago. Hargatik, Buhalik adierazi du «erabakia politikoa eta gehiengoaren araberakoa den bitartean» armada ez dela urrunduko Polisarioak jarritako bidetik.SEADeko tropa asko Polisarioak kontrolatutako Mendebaldeko Sahararen eta Marokok okupatutako eremuaren arteko mugan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.