Osasungintza pribatua merketzea jarri du orain mahai gainean AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente Barack Obamak. Ez aurrera ez atzera dagoen osasun erreforma gauzatu nahi du Etxe Zuriak, eta proposamen berria da osasun seguruak merketzea baliabide gutxien dituzten familiei eta enpresa txikiei. Baina ez du bide publikorik aipatzen eskaintza berriak, aurrekoak ez bezala. Lehen proposamenak zioen seguru publikoa eskainiko zuela gobernuak, pribatuekin lehian.
Obamak hasitako osasun erreforma aurrera egin ezinik dago Kongresuan. Neurria aurrera ateratzeko bat egin behar dute Senatuak eta Ordezkarien Ganberak, eta ezinean dabiltza demokratak, galdu egin baitute gehiengoa. Senatuko proposamena du oinarri Obamaren eskaintza berriak, baina bide publikoa baztertzen du. Soilik dio seguruak merketu behar direla, baliabiderik ez duten herritarrek ere izan
ditzaten horrelakoak. Gainera, seguruek ezingo diote inori zerbitzua ukatu aurrez gaixo egoteagatik.
Errepublikarrek eta demokratek bilera egitekoa dute ostegunean osasun erreformaz aritzeko.
MUNDUA
Bide publikoa ez, osasun seguruak merketzea proposatu du Obamak
Osasun zerbitzurik jasotzen ez duten herritarrentzat eta enpresa txikientzat seguruak merketzea jarri du mahai gainean, osasun erreforma gauzatzeko. Aurreko ekimenak zioen seguru publikoa eskaini behar zuela gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu