Bidzina Ivanixvilik Georgiako lehen ministro kargua galduko du
Frantses herritartasuna dauka egun, eta georgiarra eskatua; emango dioten egunean galduko du kargua
«Auzitegi batek niri georgiar herritartasuna itzultzean, ezin izango naiz lehen ministro izan», adierazi du Bidzina Ivanixvilik. Mikhail Saakaxvili garaitu zuen hilaren 1eko bozetan; atzo lehen ministro izendatu zuen Legebiltzarrak; laster gal dezake kargua, baina. Saakaxvilik georgiar herritartasuna kendu zion, izan ere, joan den urte amaieran, frantses nazionalitatea bazuela eta. Georgiarra berreskuratzeko eskaera egina dauka Ivanixvilik, baina, Konstituzioaren arabera, lehen ministro kargua galduko du hori lortzean. Kargua ezin izango du berreskuratu frantses herritartasuna galtzeko prozesu osoa amaitu arte. Eta «luze» joko du, Ivanixviliren abokatuaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu