Bielorrusiako presidenteak heriotza zigorra justifikatu du, AEBekin erkatuz

Erredakzioa
2011ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Heriotza zigorraren kontrako jarrera dutenek bi neurri erabiltzen dituzte batzuk eta besteak epaitzeko, Alexandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentearen arabera. «Begira dezatela Atlantikoaren beste aldera [AEBetara]. Han kentzen dutenean kenduko dugu geuk ere», esan du presidenteak.

Bielorrusia da Europan heriotza zigorra indarrean duen estatu bakarra, eta horregatik ez da Europako Kontseiluko kidea. Iragan azaroan Minskeko metroko atentatuko ustezko bi egileek jaso zuten heriotza zigorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.