Bieter berriz hautatu dute Boiseko alkate izateko
WASHINGTON. Dave Bieter euskal-amerikarrak Boiseko (AEB) udal hauteskundeak irabazi ditu hirugarren aldiz, eta bera izango da alkate datozen lau urteetan. Euskaraz dakien AEBetako alkate bakarra da, eta bozen %74 lortu ditu, David B. Hall hautagai errepublikanoa garaituta. Bigarren belaunaldiko euskalduna da, eta 14 urterekin berreskuratu zuen euskara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu