Bigarren itzulia eginen dute Liberiako bozetan
MONROVIA. Presidentetzarako bozen bigarren itzulia egin beharko dute Liberian, hautagai bakar batek ere ez duelako gehiengo osoa lortu. Bozen %96,7 kontatuta, Ellen Johnson Sirleaf UP Batasunaren Alderdiko hautagaiak irabazi du, eta bigarren itzulian CDC Aldaketa Demokratikorako Kongresuko Wintson Tubmanekin lehiatuko da. CDCk eta bertze sei alderdik Sirleafen aldeko iruzurra salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu