Bihar, Berta Zuñigari egindako elkarrizketa, Berta Caceres Hondurasko ekintzailearen alabari

Epaile batek Berta Caceresen hilketan nahastuta dauden lau lagun behin-behinean espetxeratu ditu. “Egindako presioari esker, behartuta egon dira gutxi batzuk atxilotzera. Guk nahi duguna da argitzea nork eman zuen nire ama hiltzeko agindua".  

2016ko maiatzaren 9a
07:42
Entzun

Berta Zuñigak ama zuen Berta Caceres, eta iragan astean Euskal Herrian izan zen. Rosalia Dominguez lenca indigenarekin batera Europan barrena ibili da, justizia aldarrikatu eta amaren hilketa argituko lukeen ikerketa independente bat exigitzeko.

Aurrerapen txiki bat:

“Egindako presioari esker, behartuta egon dira gutxi batzuk atxilotzera. Guk nahi duguna da argitzea nork eman zuen nire ama hiltzeko agindua”.

“Orain atxilotutako bi gizonen aurkako salaketa egin zuen nire amak. Kasu egin izan baliote, hiltzaileek ez zuketen horrelako erraztasunik izango”

“Proiektua finantzatu duten bankuek diote proeiktuak inpaktu sozial txikia izango duela. Gutxi iruditzen al zaie bost lagun hil izana?”

“Estatuaren aurkako desadostasun oihuak zapaldu nahi izan dituzte herrialdearen militarizazioarekin”

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.