Mundua

Bihar edo etzi hasiko dira 'Costa Concordia' ontzitik erregaia ateratzeko lanak

Berriro hasi dituzte desagertuak aurkitzeko lanak. Lehergaiak erabiliko dituzte urpekariak orain arte sartu ezin izan duten lekuetara iristeko. 

2012ko urtarrilaren 19a
15:11
Entzun

Bihar gauean astebete beteko da Costa Concordia transatlantikoak Italiako Giglio uhartean hondoa jo zuenetik, eta gaur desagertuta jarraitzen duten bidaiariak aurkitzeko lanei ekingo diete, berriro. Atzo mugitu egin zen ontzia, eta bertan behera utzi behar izan zituzten lan horiek.

Azken bost hildakoak aurkitu dituzten lekuan jarraituko dute besteen bila, eta horretarako lehergaiak erabiliko dituzte, urpekariak orain arte iritsi ezin izan duten lekuetara ailegatzeko. Tentu handiz egingo dute, ordea, ontzia ez dadin gehiago mugitu.

Bitartean, erregaia ateratzeko lanak bihar edo etzi abiatuko dituzte; 2.400 tona inguru ditu, eta adituen arabera geroz eta isurketa arrisku handiagoa dago. Corrado Clini Ingurugiro ministroak aitortu du egoera muturrekoa dela. "Azkar jokatu behar dugu, erlojuaren kontra". Erregai guztia ateratzeko bi edo hiru aste beharko dituztela aurreikusi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.