Bihar Libiako «gerra inperialistaren» aurka manifestatzera deitu dute Bilbon

2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Libiaren aurkako eraso militarraren kontra agerraldia egin zuten atzo Askapena, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalista eta Sare Antifaxista taldeek. Larunbaterako, berriz, «gerra inperialistaren» aurka manifestazioa deitu dute Bilbon, arratsaldeko seietan, Arriaga plazatik abiatuta.

Lurrean hildako hainbat pertsona irudikatzen zituzten bitartean, Libian egindako erasoek «interes ekonomikoen kontrolari eustea helburu» dutela azpimarratu dute deitzaileek. Haien arabera, Europako Batasunak eta AEBek NBEren oniritzi «hipokritarekin» hasitako gerra horrek, «beti bezala», populazio zibilarengan izango ditu ondorioak. Hala, aurretik emandako erasoak ekarri dituzte gogora, Irak eta Afganistan kasu, eta salatu gerra horien helburua ere «energia iturrien gaineko kontrola» mantentzea zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.