Mundua

Bihartik salbuespen egoerarik ez Georgian, Legebiltzarraren erabakiz

Azaroaren 7an hartu zuen ezohiko neurria presidenteak.

2007ko azaroaren 15a
15:50
Entzun
Mijail Saakaxvili Georgia Gobernuaren presidenteak herrialderako salbuespen egoera agindu zuen joan den azaroaren 7an, baina egoera bukatzea erabaki du Parlamentuak. Bihar bukatuko da ezohiko neurria. 153 diputatuk egin dute gaur amaieraren alde eta bik kontra; oposizioko kideak ez dira Legebiltzarrean izan. Saakaxvilik berak aurkeztu du proposamena.

Oposizioak protesta handiak egin ditu azken asteetan kaleetan, eta Gobernuak salbuespen egoeran jarri zen Georgia. Aldi honetan Gobernuak adierazpen askatasuna, biltzeko eta greba egiteko bezalako eskubideak murriztu ditu, eta soldaduak egun batzuetan kalean eduki ditu.

Urtarrilaren 5ean egingo dituzte herrialdeko hauteskundeak, krisia gainditzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.