Reusen ondoezik sentitu da ERCko presidentea. Ondorioz, erietxera joatea erabaki du. Reuseko ospitalera bere kabuz, oinez, joan da Carod-Rovira.
Han bihotzeko arin bat antzeman diote, baina larritasunik gabekoa. Hala ere, baliabide hobeak dituztela-eta Tarragonako erietxera bidali dute, froga gehiago egitera. Anbulantzian eraman dute Reusetik Tarragonara, baina soilik badaezpadako neurri gisa.
Katalunia
Bihotzeko arina izan du Josep Lluis Carod-Rovirak
Josep Lluis Carod-Rovira ERCko presidenteak bihotzeko arina izan du gaur goizean. Alderdiko iturrien arabera, Carod-Roviraren egoera ez da larria, baina, badaezpada, Tarragonako (Katalunia) erietxean daukate azterketak egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu