Kataluniako prozesu subiranista

Bilbon egingo du ANCk aurten Diadako ekitaldietako bat

Nazioarteko zazpi hiritan ekitaldiak egingo ditu Kataluniako Biltzar Nazionalak (ANC), Diadaren harira. Euskal Herrian irailaren 8an izango da prozesu subiranistaren berri emateko jardunaldia, Bilbon.

Iazko Diada eguneko ekitaldi ikusgarria. QUIQUE GARCIA, EFE
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko abuztuaren 18a
19:12
Entzun

Zazpi egun, zazpi hiri, eta zazpi ekitaldi. Diadaren aurreko astean —irailaren 4tik 10era— Setmana Catalana al món egitasmoa antolatu du ANCk. Prozesu subiranistaren berri emateko, zazpi ekitaldi egingo dituzte, nazioarteko zazpi hiritan. ANCk ordezkaritzak dituen tokietan egingo dituzte jardunaldiak; besteak beste, Euskal Herrian: Bilbon (Bizkaia) izango da irailaren 8ko ekitaldia. Nazioarteko harremanek prozesu subiranistetan duten garrantziaz hausnartuko dute Hadar Ayxandrik (ANC) eta Angel Oiarbidek (Gure Esku Dago).

Kataluniako prozesu subiranista "ikusgarri" egitea "sekula baino garrantzitsuagoa" dela azaldu dute ANCko ordezkariek, eta horregatik erabaki dutela 2016ko Diadako ekitaldi nagusiak nazioartean egitea. Parisen (Frantzia) egingo dute lehen ekitaldia, irailaren 4an. Haren ondotik etorriko dira Londres, Zurich, Madril, Bilbo eta New York hiriak. Madrilgoa (Espainia) izango da garrantzitsuenetakoa; Constituim plataformak idatzitako konstituzio proiektuetako bat aurkeztuko du ANCk.

2014an, giza dorreak

Ez da Kataluniako prozesu subiranistaren aldeko nazioarteko ekinbak Euskal Herrian egiten diren lehen aldia. 2014ko ekainaren 8an, giza dorreak egin ziren Europako eta Ameriketako zenbait hiritan, Catalans want to vote. Human towers for democracy ekinbidearen barnean. Iruñean izan zen horietako talde bat, Gure Esku Dagok antolatutako giza katea egin zen egun berean. Iruñea, Europako beste zazpi hiriburu, Kanada eta Txile hautatu zituen Omnium Cultural elkarteak giza dorreak altxatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.