Bin Ladenen agiriak argitaratu dituzte AEBek
WASHINGTON. Osama Bin Laden Al-Qaedako buruzagi ohiari bere ezkutalekuan atzemandako agiriak atera dituzte argitara AEBek, haren hilketaren urteurrenean. Agiri horietan agerian geratzen da Bin Laden azken urteetan kezkatuta zegoela erakundearen norabidearekin. Iazko maiatzaren 2an hil zuten Bin Laden, Pakistanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu