Bin Ladenen hiru alargun eta bi alaba zigortu dituzte
ISLAMABAD. Pakistango auzitegi batek Osama Bin Laden Al-Qaedako buru ohiaren hiru alarguni eta bi alabari 45 egunetako kartzela zigorra ezarri die, Pakistanen legez kanpo bizitzeagatik. Dena dela, hamalau egun egingo dituzte soilik espetxean, gainontzeko egunak atxilotuta egon diren egun kopuruarekin ordezkatu dizkietelako. AEBetako indarrek hil zuten Bin Laden, Pakistanen, iazko maiatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu