Ahmet Davutogluk lehen ministro kargua utzi eta ordu batzuk geroago proposatu dio Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Yildirimi kargu hori betetzea. Yildirim garraio ministroa zen orain arte, eta Turkiako hedabideek Erdoganen gertukotzat jotzen dute.
AKP Justiziaren eta Garapenaren Alderdiak 2002az geroztik Turkia gobernatzen duenetik, alderdiko buruzagiak bete ohi du lehen ministro kargua, eta asteburuan aukeratu dute Yildirim AKPko buru. Bigarren aldia da 2002az geroztik AKPk ezohiko kongresua egiten duela.
Yildirim izan da hautagai bakarra, eta 1.470 ordezkarietatik aldeko 1.405 boto jaso ditu. Espero da asteartean aurkeztea Yildrimek bere gobernua parlamentuan, eta espero da, halaber, legebiltzarraren babesa jasotzea, gehiengoa baitu AKPk.