Bionikaren ordezko eskutik

Touch Bionotics Eskoziako enpresak ordezko esku bionikoa merkaturatu du. Burmuin eta muskuluen inpultsoak jaso eta benetako baten mugimenduak egitea lortzen du eskuordeak.

2007ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Bionika da prozesu biologikoak aztertu eta horien antzeko prozesuak mekanismo zibernetikoetan aplikatzea helburu duen zientzia. Donald MacKillop eskoziarrarentzat, gainera, galdutako eskua benetan ordezkatzea lortu duena da bionika. Izan ere, teknologia hori darabilen inplanteak, burmuinaren eta muskuluen aginduak jaso eta berezko eskuen mugimendu berak egiten ditu.

Orain arteko mugimendu zehatzenak egiteko gai da. Izan ere, burmuina eta muskuluen inpultsoen bidez eskua bera, nahiz eskuordeko hatz bakoitza nahi bezala mugitu daitezke. Gainera, giza esku baten antzera dihardu edozein objektu heltzerako orduan, bai indarrari dagokionez, baita zehaztasunari dagoionez ere, gauza txikiak direnenean heldu beharrekoak.



BENETAKOA DIRUDI. David Gow NHS Eskoziako Osasun Zerbitzu Nazionaleko langileak diseinatu eta Touch Bionics enpresak egin du esku bionikoa. Aldiz, merkaturatu aurretik hainbat pertsonekin frogatu dute azken asmakizuna. Horietako bat da MacKillop: «Edozein objektu heltzera iritsi naiz, eta horregatik, eguneroko jarduerak errazagoak egiten zaizkit». Iazinplantatu zioten eskoziarrari esku bionikoa, orain dela 30 urte lanean ziharduela berea galdu eta gero. Ordutik hainbat esku artifizialekin probatu du, baina bere ustez, azken honekin bezain gustura ez da inoiz sentitu. «Hatzen mugimendua da garrantzitsuena, horixe da aurrekoetatik gehien desberdintzen duen ezaugarria».

Juan Arredondo Texaskoa da (AEB). Duela hiru urte galdu zuen eskua Iraken. MacKillop bezala, bera ere oso gustura agertu da merkaturatu berri den esku bionikoarekin. «Edozein ontzi heltzeko gai naiz orain. Lehengo eskuordearekin, ontzia eusteko erabili behar nuen indarraren intentsitatean kontzentratu behar nintzen».

Gow asmatzailearen esanetan, jada merkaturatu badute ere, bi eta bost urte artean itxaron beharko da osasun zerbitzuetan erabili ahal izan aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.