Hegaztien gripea

Birusaren balizko mutazioa eta gizakien arteko kutsatzea dela eta kezkatuta dago OME

Hegaztien gripeak kutsatutako familia Thailandiar bati azterketak egiten ari direla adierazi du Osasunerako Mundu Erakundeak. Familia horri egindako azterketek erakutsiko dute birusak berak edo birusaren mutazio batek sortarazi dien gaixotasuna. OMEko Klaus Stohr doktoreak "azterketa horien emaitzak astearen bukaerarako" espero dituztela, eta "orduan hartuko ditugu hartu beharreko neurriak" azaldu du. Familiako bi kide hil dira eta beste bi erietxean daude.

2004ko irailaren 28a
18:01
Entzun
Hegaztien gripea dela eta milioi bat oilasko baino gehiago hil dituzte mundu osoan.

Stohrrek "mundu osoan, gisa honetako birusei aurre egiteko hartu beharreko neurriak dituzten 50 herrialde besterik ez" daudela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.