Txetxenia

Bizi guztiko kartzelara zigortu dituzte Politkovskaiaren hiltzaileetako bi

Kazetariaren hilketagatik auzipetuetako bost lagunetatik hiru hamabi eta hogei urte arteko kartzelara zigortu dituzte. Politkovskaiaren senide eta lankideek salatu dute ikerketa ez dela "gardena" izan.

Anna Politkovskaiaren hilketagatik zigortutako bost pertsonak. MAXIM SHIPENKOV / EFE
2014ko ekainaren 9a
15:56
Entzun

Badira zortzi urte Anna Politkovskaia kazetaria tiroz hil zutela. Tarte hori behar izan dute, ordea, Moskuko epaitegiek zigorraren berri emateko. Hilketagatik auzipetuetako bost lagunetatik bi bizi guztiko kartzelara zigortu dituzte, eta beste hirurak, hamabi eta hogei urte artera.

Fiskaltzak azaldu du oraindik ez dutela argitu nork agindu zuen hilketa baina ikerketak zabalik jarraitzen duela.

Kremlinarekiko oso kritikoa zen Novaya Gazeta-ko kazetaria, eta, hori zela eta, aurre egin behar izan zien etengabeko mehatxu eta jazarpenei. Haren senide eta lagunek gogor kritikatu dute ikerketa, eta "gardentasunik eza" salatu dute. Haien arabera, goragotik heldu zen kazetaria hiltzeko agindua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.