Mundua

Blair eta Ahernek Ipar Irlandako hauteskundeak martxoaren 7an izango direla baieztatu dute

Igandean Sinn Feinek Ipar Irlandako Polizia onartu izana garrantzitsua izan da bi lehen ministroen erabakian.

2007ko urtarrilaren 30a
19:21
Entzun
Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak eta Bertie Ahern Irlandako lehen ministroak gaur arratsaldean egin duten bileraren ondoren baieztatu dute Ipar Irlandako hauteskundeak martxoaren 7an izango direla.

Igandean Sinn Feinek alderdiaren kongresuan Ipar Irlandako Polizia Zerbitzua (PSNI) eta Justizia onartu izana garrantzitsua izan da Blairren eta Ahernen erabakian.

Ipar Irlandako Alderdi Unionista Demokratikoko (DUP) buru Ian Paisleyk atzo esan zuen bake prozesuarentzat "aurrerapausoa" izan dela Sinn Feinen erabakia; lehen aldiz onartu dute Polizia. DUPek baldintza hori jarria zeukan Sinn Feinekin batera Ipar Irlandako Gobernua osatzeko. Hain zuzen, DUP bera da alderdirik bozkatuena eta Sinn Fein bigarrena.

Saint Andews akordioaren arabera, martxoaren 26rako gobernua martxan jarri behar dute berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.