Hilaren 24tik 28ra egingo den alderdi laboristaren urteroko bilkura beretzat azkena izango dela esan du gaur Tony Blairrek, Londres iparraldeko eskola batera egin duen bisitan. Horrela, alderdi laboristako buruzagi eta lehen ministro izateari utziko diola iragarri du. Kargua noiz utziko duen ez du iragarri, ordea. Horren harira, eguna berak aukeratzea bere esku dagoela esan dueta hala egingo duela.
Gobernuko zortzi karguk bere dimisioa eskatzeko dimititu eta biharamunean hitz egin du Blairrek gaiaz. Hala ere, orain lehentasuna herriak duela nabarmendu du agerraldian.
Gordon Brown Finantza ministroa, karguan ordezkatzeko hautagai nagusia dena, ere mintzatu da gaiaren inguruan.Alderdiko buruzagitza eta lehen ministro kargu uztea Blairren erabakia izan behar duela berretsi du.
Mundua
Blairrek datozen hamabi hilabetetan kargua utziko duela iragarri du
Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak heldu den hamabi hilabetetan kargua utziko duela esan du, baina ez du zehaztu noiz utziko duen. Erresuma Batuko Gobernuko zortzi goi karguk atzo dimisioa eman ondotik egin ditu adierazpen hauek Blairrek. Lehen ministroaren alderdi laboristako buruzagitza uzteko eskatu zuten dimisioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu