Blairrek ez du dimisioa emango ikerketak amaitu bitartean

ERREDAKZIOA
2007ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Alderdi Laboristaren legez kanpoko finantzaketaren inguruan Polizia egiten ari den ikerketa amaitu bitartean ez duela dimisioa emango esan zuen atzo Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak. «Ez dut uste modu egokia denik kargua uzteko, alderdiari egiten arizaizkionikerketa erdian dimisioa ematea ez baita oso txukuna, beraz, kargua uzteko deseatzen daudenek itxaron egin beharko dute».

Alderdiaren legez kanpoko finantzazioa dela-eta oposizioko buru kontserbadore David Cameronek dimisioa eman zezan eskatu zuen asteazkenean, «nazioaren onerako».Egun horretan deklaratu zuen Blairrek bigarren aldiz, Downing Streeteko egoitzan. Orain arte lekuko bezala deklaratu du, ez inputatu gisa. Enpresariek 2005eko hauteskundeen aurretik alderdiari emandako diruan Blairrek zerikusirik duen aztertzen ari dira duela hilabetetik. Diru horI Lorden Ganberarako hautagaitzaren truke eman zuten edo ez aztertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.