Boikotaren legea auzitara eramango dutela adierazi dute Israelen

Zisjordaniako koloniei boikota egitea debekatzen duen legea salatu dute gobernuz kanpoko erakundeek

Erredakzioa
2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Boikotaren legea auzitara eramango dutela adierazi dute Israelgo gobernuz kanpoko lau erakundek. Astelehenean onartu zuten legea Israelgo Legebiltzarrean —47 diputatuk eman zuten baiezkoa, eta 38k ezezkoa—, eta Zisjordaniako koloniei boikota egitea debekatzen du. Koloniei boikota egiten dietenei, isuna jarriko diete, eta ez diete lehiaketa publikoetan parte hartzen utziko, besteak beste. Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, boikotaren legeak adierazpen eta elkartze askatasuna urratzen ditu. «Legez kanpoko proiektu bati babes legala eman nahi dio boikotaren legeak», salatu zuen Hadas Ziv Israelgo Giza Eskubideentzako Medikuen bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.