Apirilaren erdialdean bahitu zituen Boko Haram talde armatuak 200dik gora neskatila. Musa Inuwa Bornoko Hezkuntza ministroak jakinarazi duenez, beste lauk lortu dute alde egitea. Inuwaren arabera, beste 219 leudeke bahituta.
Bahitu eta egun gutxira proposatu zuen Boko Haramek bahitutako neskak talde armatuaren presoen truke aldatzea, baina ez da halakorik gauzatu orain arte.