Nigeria

Boko Haramek hogei adingabe bahitu dituela salatu dute

Lekukoen arabera, militar jantzita sartu ziren ekintzaileak. Gertatutakoa ikertzen ari dela esan du gobernuak.

2014ko ekainaren 10a
11:12
Entzun

Nigeriako Borno eskualdean izan da erasoa, Chibok hirian. Lekukoen arabera, soldadu jantzitako gizonezko talde bat sartu zen herrian eta hogei adingabe eraman zituen bahituta. Erasotzaileak Boko Harameko ekintzaileak izan daitezkeela uste dute segurtasun indarrek. Miliziak, 200 adingabe bahitu zituen hiri horretan bertan.

Gobernuak jakinarazi du gertakaria ikertzen ari dela. Azken hilabeteetan kritika gogorrak jaso dituzte Nigeriako Gobernuak eta segurtasun indarrek. Besteak beste, herritarren segurtasuna ez bermatzea leporatzen diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.