Mundua

Boli Kostan herritarrak babesteko "beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea" onartu du NBEk

Segurtasun Kontseiluak boterea Ouattarari emateko eskatu dio Gbagbori. Bien jarraitzaileen arteko borrokak ez dira eten.

2011ko martxoaren 31
19:32
Entzun

Nazio Batuen Erakundeak Boli Kostan esku hartzea ere baimendu du. Libiaren oihartzuna izaten ari ez den arren, iaz hauteskundeak egin zirenetik gatazkan daude. Laurent Gbagbok ez du boterea utzi nahi, hauteskundeak galdu zituen arren. NBEren Segurtasun Kontseiluak, hain zuzen, hori salatu du, eta egungo egoeran "herritarrak babesteko beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea" baimendu du.

Frantziaren eta Nigeriaren ekimenez hartu du erabakia NBEk. Gbagboren eta haren ingurukoen ondasunak blokeatzea ere erabaki du, eta boterea lehenbailehen Alassane Ouattara hauteskundeetako garaileari emateko eskatu diote. Azken orduetan, Yamusukro hiriburua Ouattararen aldekoen esku geratu da. Orain arte Nazio Batuen Erakundeak Boli Kostan duen misioak esku hartu ez badu ere, orain herritarrak babestu egingo ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.