Boli Kostan hil dituztenak 173 direla dio NBEk
ABIDJAN. Azaroaren 28ko bozen ondorengo errepresioan hildakoak gutxienez 173 direla dio NBEk. Laurent Gbagbo jarduneko presidentearen aldeko militarrek eta Liberiako mertzenarioek hil dituztela adierazi du, denak hil honen 16aren eta 21aren artean. AEBek, berriz, hildakoak 200 direla diote. Torturatuak dozenaka direla adierazi dute bi iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu