Boli Kostan oposizioaren egoitza setiatu dute armadak eta poliziek

Ouattara oposizioko buruarengana iritsi nahi dute Gbagboren aldekoek, baina NBEko indarrek ez diete utzi

Erredakzioa
2010eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Hauteskundeen ondorengo indarkeria egoera gero eta larriagoa da Boli Kostan. Armadak eta Poliziak oposizioaren Hotel Golf egoitza setiatu du, Abidjanen. Alassane Ouattara burua, George Soro jarduneko lehen ministroa, eta Ouattararen hurbileneko laguntzaileak daude bertan. NBE Nazio Batuen Erakundearen indarrek, ordea, Poliziari ez diote utzi hurbiltzen, eta elkarri tiroka aritu dira. Horren ondotik armadak eta Poliziak hotelaren inguruko kaleak itxi dituzte.

Joan den azaroaren 28an egin zituzten bozak Boli Kostan. Jarduneko presidenteak, Laurent Gbagbok, irabazletzat jo zuen bere burua, baina nazioarteak Ouattarari onartu dio garaipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.