Boliviako 65. presidentea bilakatu aurretik, erritual indiar bat egin zioten atzo Evo Morales MAS Sozialismoranzko Mugimenduko buruari. Jendetza handiaren aurrean Tiahuanaco zibilizazioaren energia hartzeko erritualarekin, izen bereko gurlekuan, bost amauta buruzagi erlijioso aimarak bedeinkatu eta «indiarren buruzagi nagusi» izendatu zuten.
Morales aimara da, Tihuanaco zibilizazioaren ondorengoen etniakoa. Zibilizazio hori K.a. 1.000. urtean hasi zen eta XIII. mendean bukatu zen arte Hegoamerikako erdigunean agindu zuen. Gaurko ekitaldirako, berriz, hainbat estatuburu zein gobernuburu iritsi dira La Paz hiriburura.
BOLIVIA. Buruzagi indiar nagusi izendatu dute Morales, presidente kargua hartu aurretik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu