Azken hiru astetako kaleko protestei ezin eutsi, eta azkenean bere dimisioa aurkeztea erabaki du Mesak. "Honaino iritsi naiz" esan du. Bolivia "bere historiako unerik zailenean" dagoela azaldu du: "legea ez da betetzen, eta gutxi batzuek beraien irizpideak inposatu nahi dituzte".
Protestan ari diren herritarrek, hidrokarbugoak nazionalizatzeko eskatzen dute.
Bolivia
Boliviako presidenteak dimisioa aurkeztu du, herritarren protestei eutsi ezinik
Boliviako gobernuburu Carlos Mesak bere kargua uztea erabaki du. Herritarrak, protesta bizian dabiltza azken hiru asteetan, eta Mesak "honaino iritsi naiteke" esan du. Hidrokarburoak nazionalizatzeko eskatzen dute herritarrek. 20 hilabetez egon da karguan Mesa, eta orain, herria "gainbehera" doala esan du. Nolanahi ere, bere ordezkoa aukeratzen duten arte, kargu horretan lanean jarraituko duela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu