Evo Morales Boliviako presidenteak %52ko babesa jaso du. Oraingoz, bozen %23a bakarrik zenbatu da. Lehen datu ofizialen arabera, Morales eta Alvaro Garcia Linera presidenteordeak ia 400.000 baiezko botu jaso dituzte. Iturri ofizialek jakinarazi dutenaren arabera, bozen zenbaketa hemendik zazpi edo hamar egunerako amaituta egongo da.
Kaleratu diren inkesta eta zundaketen arabera Evo Morales Boliviako presidenteak herritarren babes handia jaso du agintean jarraitu edo ez erabakitzeko galdeketan. 2005ean presidentzia eskuratu zuen hauteskundeetan baino babes handiagoa jaso bide du Moralesek galdeketan.
Garaipena bermatuta, boliviarren batasunaren aldeko deia egin du bart La Pazeko Quemado presidente jauregiko balkoitik. "Batasun hori lortuko da Estatuko Konstituzio Politiko berria eta autonomia estatutuak uztartuta", azpimarratu du hitzaldian.
Morales presidenteak, Alvaro Garcia Linera presidenteordeak eta zortzi gobernadorek agintean jarraitu behar duten edo ez erabakitzeko galdeketa egin zen atzo Bolivian. Lehen emaitzen arabera, Moralesek, Garcia Linerak eta bost gobernadorek herritarren babesa jaso dute. Hiru gobernadore, berriz, galtzaile izan dira: bi Moralesen kontrakoak -La Pazekoa eta Cochabambakoa- eta bestea aldekoa -Orurokoa-.
Agintean berretsi dituzten bost gobernadoretik lau Moralesen aurkakoak dira, eta indartuta atera dira galdeketatik. Presidenteak batasunerako deia egin duen arren, inkesten berri izan eta segituan haren kontrako adierazpen gogorrak egin dituzte gobernadore horiek eta Morales konstituzio berria eta Bolivia sakonetik aldatzeko asmoak geraraziko dituztela iragarri dute.
Bolivia
Boliviarren %52ak baietza eman dio Evo Morales presidenteari
Boliviako presidentearen aurkari diren hiru gobernadorek ere hautesleen babes handia jaso dute. Batasunerako deia egin du Moralesek, baina haren kontrako jarrera gogortu dute gobernadore horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu