Al Musajeben eztandarazi duten bonba-autoak txikizio handia eragin du. Lekukoek agertu dutenez, jende asko zegoen atentatua izan den lekuan, ostiralean Ramadanaren amaiera ospatzen baitute xiitek, eta hartarako behar dituzten gauzak erosten ari zen jendetza. Larrialdi zerbitzuek lanean jarraitzen dute hildako eta zauritu gehiagoren bila. Al Musajebeko biztanleen gehiengoa xiita da, eta joan den uztailean 90 pertsona hil ziren lehergailuz betetako kamioi batekin egindako atentatuan.
Bestalde, gaur goizean AEBetako Armadako helikoptero bat goitik behera erori da Ramadin, eta bi soldadu estatubatuar hil dira. AEBetako Armadak ez du argitu helikopteroa istripuz edo erreboltarien eraso baten ondorioz jausi den.
Iraken okupazioa
Bonba-auto bat eztandarazi dute xiiten meskita baten atarian, eta gutxienez 23 pertsona hil ditu
Gutxienez 23 lagun hil dira eta 47 zauritu Irakeko Al Musajeb herrian, Bagdad hiriburutik 60 bat kilometro hegoaldera, bonba-auto baten. Xiiten meskita baten atarian leherrarazi dute autoa, eta, ondorioz, otoitzalditik irteten ari ziren xiitak dira hildako eta zauritu gehienak. Zenduen kopuruak gora egin dezakeela oharrarazi dute agintariek. Gainera, beste zenbait eraso eta heriotza izan dira gaur egunean zehar Iraken: besteak beste, bi soldadu estatubatur hil dira Ramadin, helikoptero bat goitik behera erorita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu