iraken okupazioa
Bonba auto bat leherrarazi eta gutxienez bi zibil hil dituzte
Al Jalis hirian bonba auto bat leherrarazi dute gaur goizean, eta gutxienez bi zibil hil dituzte. Ez dute jakinarazi atentatua noren kontrakoa zen. Dijala probintzian dago Al Jalis, alegia, joan zen astean Irakeko Goardia Nazionaleko 49 kide hilda azaldu ziren eskualdean.
Orain, AEBetako soldaduak ingurua miatzen ari dira, lehergailu gehiago egon daitezkeelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu