Errusia

Boris Jeltsin hil da

Bihotzekoak jota zendu da Errusiako presidente ohia. 76 urte zeuzkan.

2007ko apirilaren 23a
17:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Borin Jeltsin Errusiako presidente ohia hil da gaur, bihotzekoak jota, Kremlinek jakinarazi duenez. 76 urte zeuzkan.

1991ko ekainaren 12an hautatu zuten Errusiako Errepublikako presidente, Errusia artean Sobiet Batasunekoa zenean. Urte bereko abenduan desegin egin zuten Sobiet Batasuna, Ukraina, Bielorrusia eta Errusiaren akordioaren ostean.

Jeltsin 1996ko uztailearen 3an berriro hautatu zuten presidente, eta urte hartako abenduan bihotzeko ebakuntza garrantzitsua egin zioten.

1999ko abenduaren 31n kargua utziko zuela esan eta Vladimir Putin -egungo lehendakaria- proposatu zuen bere ordezko izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.