Indarkeria puri-purian da Iraken. Elkarren kontrako borroka latzean dabiltza Najaf hirian (hegoaldean) Muktada Al Sadr buruzagi xiitaren aldeko gerrillariak, AEBetako soldaduak eta Irakeko segurtasun indarrak.
Hiru hildako Najafen
Goizaldeko hiruak aldera hasi dira liskarrak (ordubata Euskal Herrian), lekukoen arabera, miliziano xiitek polizia etxe bat erasotu dutenean. AEBetako Armadako iturriek agertu dutenez, milizianoak asko dira, eta kalibre handiko metrailetak, granada jaurtigailuak eta beste zenbait arma dituzte. AEBetako indarrak helikopteroak erabiltzen ari dira erreboltarien aurka egiteko eta Quatargo Al Jazeera telebista kateak zabaldu duenez, haietako bat botatzea lortu dute milizianoek. AEBetako iturriek baieztatu egin dute informazio hori, eta helikopteroan zihoazen bi militarrak zaurituta daudela agertu dute. Irakeko Osasun Ministerioko Informazioen arabera, hiru pertsona hil dira oraingoz Najafeko borroketan.
Najaf Al Sadr buruzagi xiitaren gotorlekua da, eta urtean zehar enfrentamendu gogorrak izan dia milizianoen eta AEBek gidatutako Koalizioaren aldeko indarren artean. Nolanahi ere, iragan maiatzetik gertatu diren handienak direla gaurkoak nabarmendu dute lekukoek.
Mahawilen bederatzi hildako, eta bestebi Bagdad hegoaldean
Najafen ez ezik, Mahawilen, Bagdad hiriburutik 70 kilometro hegoaldera, erasoak izan dira gaur. Zehazki, bonba auto bat leherrarazi dute polizia etxetik hurbil, eta, gutxinez, bederatzu pertsona hil ditu—bost polizia eta lau ekintzaile— eta hogei zauritu ditu.
Era berean, Bagdad hegoaldean, erresistentziako gerrillariek Irakeko Poliziako bi kapitain hil dituzte sarekada batean.
Bahiketak
Bestalde, gizonezko turkiar bat, kamioi gidaria, hil dute gaur goizean Irak iparraldean, eta beste bi bahitu egin dituzte Turkiako Anatolia agentziak jakinarazi duenez.
22 hildako atzo Mosulen
Åtzo, berriz, iparraldeko Mosul hirian jazo ziren istilu handiak. Irakeko Osasun Ministerioko iturriek gaur jakinarazi dutenez, 22 pertsona hil ziren eta 53 zauritu. Hildakoetatik 14 zibilak ziren eta gainerako zortziak erreboltariak.
Irak
Borroka handiak lehertu dira Najafen, eta Mahawilen bederatzi pertsona hil ditu bonba auto batek
Irakeko indarkeria giroak ez du atsedenik: atzo, iparraldeko Mosul hirian lehertu ziren borrokak, eta gaur, berriz, Najafen piztu dira miliziano xiiten eta AEBetak soldaduen arteko liskar gogorrak; helikoptero estatubatuar bat bota dute milizianoek. Halaber, Bagdadetik 70 bat kilometro hegoaldera, Mahawilen, bonba auto bat eztandarazi dute, eta, gutxienez, bederatzi pertsona hil ditu. Al Mussajaf hirian, berriz, Irakeko Poliziako bi kapitain hil dituzte erreboltariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu