Arratsaldeko hiruetan (eguerdiko hamabiak Euskal Herrian) jarri dute indarrean etxeratze agindua, baina, hala ere, erreboltariek eta poliziek elkarren kontrako borrokan segitzen dute.
"Etengabe entzuten dira tiro hotsak, leherketa batzuk ere entzun dira, eta bala batzuek nire denda jo dute", agertu dio Espainiako Efe albiste agentziari Said Mustafa Mosuleko bizilagunak.
Goizean sortu dira liskarrak, granada jaurtitzaileak eta arma arinak zeramatzaten erreboltariek Tigris ibaiaren ertzeko Bab Al Toub auzoa hartu ostean. Auzo horretan arabiarrak dira nagusi. Izan ere, Mosul Iraken mendeko Kurdistanen dago, eta kurduak zein arabiarrak bizi dira hiri horretan.
Gutxienez, 12 lagun hil dira borroka horien ondorioz.
Irak
Borroka handiak tarteko, etxeratze agindua ezarri dute Mosulen
Borroka handiak ari dira gertatzen Mosulen (Iraken mendeko Kurdistan) erreboltarien eta Irakeko Poliziaren artean. Ondorioz, etxeratze agindua ezarri du indarrean Mohammed Kashmoula hiriko gobernadoreak. Gutxienez, hamabi pertsona hil dira enfrentamendu horietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu