Irak

Borrokak bertan behera uzteko akordioa onartu dute Moktada Al Sadren jarraitzaileek

Bagdadeko Al Sadr auzoan gotortuta dauden Moktada Al Sadr buruzagi xiitaren jarraitzaileek akordioa lortu dute Irakeko behin-behineko Gobernuarekin, eta, ondorioz, astelehenetik aurrera erasoak eta borrokak etengo dituzte. Karim Al-Bakhati buruzagi xiitak eman du akordio horren berri, baina beste batek, Abdel Hatx Al-Darrajik su-etena guztiz erabaki gabe dagoela zehaztu du.

2004ko urriaren 9a
16:14
Entzun
Karim Al-Bakhati xiiten ordezkari tribalen buruzagitzakoa da, eta astelehenetik aurrera Moktada Al Sadren jarraitzaileak armak uzten hasiko direla iragarri du. Iad Alaui Irakeko lehen ministroaren bulegoak ere baieztatu egin du menia adostu dutela. AEBek, ordeaz, ez dute oraingoz akordio horri buruzko ezer esan.

Aldiz, Abdel Hatx Al-Darraji xiiten ordezkaritza erlijiosoko buruzagitzako kideak akodioa guztiz lotu gabe dagoela adierazi du. Al-Darrajik onartu du Gobernuarekin negoziazioetan aurrerapausuak izan direla, baina su-etena guztiz erabaki gabe dagoela nabarmendu du.

Beste sei hildako

Xiitekin aurrera eramaten ari diren negoziazioak tarteko, gaur Iraken egun lasaia bizi dela nabarmendu dute Bagdadeko iturri ofizialek. Hala ere, sei irakiar hil dira gaur hainbat enfrentamendutan; Irakeko segurtasun indarrek zein AEBek gidatzen dituzten indar okupatzaileek "tokian tokiko gertakari txikiak" esaten diete enfrentamendu horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.