Mundua

Borrokek gori-gori jarraitzen dute Ekialdeko Timorren

Hirugarren egunez jarraian Armadatik kanporatu zituten militar matxinatuen eta segurtasun indarren arteko borrokak puri-purian dira Ekialdeko Timorren, batik bat, Dili hiriburuan. Gaur bertan 20 bat lagun hil dira Dili erdialdean, tiroketa batean. Australiako Armadako soldaduak Timorrera bidean dira, hango Gobernuaren laguntza eskaerari erantzunez.

2006ko maiatzaren 25a
18:05
Entzun
Australiako ABC irrati kateak zabaldu duenez, polizia-etxe batetik hurbil gertatu da tiroketa hori, eta gutxienez 20 dira hildakoak. Tiro hotsak kilometro askotatik entzuten direla erantsi du.

Duela hiru egun hasi ziren berriro Armadatik bidalitako militar ohien eta segurtasun indarren arteko borrokak. 600 bat militarrek greba luzea egin zuten soldatak handitzeko eskatzeko, eta, azkenean, kanporatu egin zituzten. Militar horiek dira matxinatu eta enfrentamenduak sortu dituztenak.

Egoera larritzen ari zela-eta, nazioarteko laguntza eskatu zuten atzo Timorko Gobernuak, eta dagoeneko Australiako Armada 150 bat soldadu bidali ditu. Portugal (kolonizatzaile ohia) eta Malaysiak ere bidaliko dituzte tropak.

Mendetan Portugalen kolonia izan ostean, 70eko hamarkadan Indonesiakinbaditu zuen Ekialdeko Timor, eta erregimen menperatzaile gogorra ezarri zuen 24 urtez. 2002an independentzia lortu zuen, borroka luzearen ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.