irak

Bost bonba-auto leherrarazi, eta gutxienez 15 lagun hil dituzte Iraken

Joan zen astean Irakeko Legebiltzarrak Gobernu berria onartu zuenetik, erresistentziak gogortu egin ditu erasoak, eta dagoeneko gutxienez 130 dira orduandik hildakoak. Horietako 15 hil dituzte gaur, eta gutxienez beste 20 zauritu. Hiru bonba-auto leherrarazi dituzte Bagdaden, eta beste bi Mosulen.

2005eko maiatzaren 2a
17:33
Entzun
Bagdadeko Gune Berdea deiturikoaren inguruetan leherrarazi dute lehen bonba- autoa. Han, 7 lagun hil eta dozena inguru zauritu dituzte. Bigarren erasoan hiru izan dira hildakoak. Hiri hartako azken erasoan, berriz, hainbat polizia hil direla esan dute hango polizia iturriek.

Mosulen ere beste bi bonba-auto leherrarazi dituzte, eta lau lagun hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.