Ipar Irlanda

Bost bretainiar atxilotu dituzte Benetako IRAren laguntzaileak direlakoan

Bost bretainiar atxilotu ditu gaur Bretainian eta Normandiako Seine Maritime herrian DNTA Terrorismoaren aurkako Dibisio Nazionalak, Benetako IRArekin zerikusia dutelakoan. Iturri polizialen arabera, "Benetako IRAren logistika sarea osatzen zuten bost atxilotuek". Benetako IRA Irlandako Armada Errepublikanotik, IRAtik, banandutako talde armatua da eta ez ditu onartzen Ostiral Santuko bake akordioak.

2003ko azaroaren 4a
19:48
Entzun
DNTA Terrorismoaren aurkako Dibisio Nazionalak egin ditu atxiloketak, eta iturri polizialek diotenez, Normandia iparraldean atzemandako zulo bati esker egin dira. Zulo horretan bi metraileta, pistola automatiko bat eta munizioa aurkitu dutela adierazi du Frantziako irrati publikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.