Turkia

Bost hilabetean bi atentatutan hildako adiskideak

Ali Deniz Uzatmaz urrian hil zuten, Ankarako atentatu batean, beste 100 lagun ingururekin batera. Ozacan Akkus lagunak bien argazkia jarri zuen sarean. Bost hilabeteren buruan hil dute bera, joan den igandean, Ankarako atentatuan.

2016ko martxoaren 15a
11:59
Entzun

Bi adiskideen poza jasotzen duen argazkia biral bihurtu da. Ali Deniz Uzatmaz eta Ozacan Akkus ageri dira bertan. Biak hilda daude orain, irribarrea itzalita.

Urrian jarri zuen argazkia sarean Akkusek, Ankaran izandako atentatu suizida handian. Bakearen alde egin eta kurduen kontrako erasoak salatzeko martxan hil zioten adiskidea, Uzatmaz, 19 urtekoa. Atentatua salatu eta lagunari agurra egiteko jarri zuen bien argazkia Akkusek Twitterren, "Beti biziko da gure bihotzetan" testuarekin.

Bere lagunaren gisara hil zen Akkus, igandean: atentatu suizida batean. Hura hil eta berehala zabaldu zen bien argazkia sarean.

Uzatmazekin ordu ugari pasatutako lekuan egingo diote agurra Akkusi: Gaziantepen, biek haurtzaroa pasatu eta Akkusen jaioterria zen tokian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.