Bost lagun hil dituzte Iraken atentatu batean
BAGDAD. Gutxienez bost lagun hil zituzten atzo Irakeko hiriburuan, Barne Ministerioaren egoitzaren parean egin zuten atentatu suizida batean. Bestalde, Ashrafeko errefuxiatu gunean dauden irandarrak tokiz aldatzeko akordioa egin du Bagdadek NBE Nazio Batuen Erakundearekin. Irakek Ashraf behin betiko ixteko epea luzatzea onartu du, errefuxiatuak lekuz aldatu ahal ditzaten. Errefuxiatuei akordioa errespetatzeko eskatu die NBEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu