Bost militar ohi eta bi ministro ohi zigortu dituzte Bolivian hilketengatik

Hiru eta hamabost urte artean egingo dituzte kartzelan 2003ko protestetan eginiko errepresioagatik

Erredakzioa
2011ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Boliviako Justizia Auzitegi Gorenak hiru eta hamabost urte arteko zigorrak ezarri dizkie bost buruzagi militar ohiri eta bi ministro ohiri 2003ko hilketengatik. Urri beltza deiturikoan, boliviarrek protestak egin zituzten La Paz eta El Altoko kaleetan, Txileko portuen bidez AEBetara gasa bidaltzearen kontra; armadak gogor erantzun zuen, eta 64 manifestari hil eta beste 500 zauritu zituen bi hirietan.

Militarren eta ministro ohien kontrako prozesu judiziala 2003an bertan abiatu zen. «Justizia egin zaie biktimei», esan du Mario Uribe fiskal nagusiak. Denis Racicot Giza Eskubideen NBEko Goi Arduradunak ere begi onez hartu du epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.