ekialde hurbila

Bost palestinar hil ditu Israelgo Armadak Gaza iparraldean

Joan den asteazkenean abiatu zuen =iUdazkeneko Hodeiak=i operazioa goizean eman du amaitutzat Israelek. Hala ere, baina, birritan egin dio eraso gaur Gazari. Gutxienez bost palestinar hil ditu erasoaldi horietan. Zazpi egunetako operazioan gutxienez 62 palestinar hil ditu Israelgo Armadak.

2006ko azaroaren 7a
12:46
Entzun
Bi erasoaldi izan dira. Lehenengoan, hiru palestinar hil ditu Israelgo Armadak. Jabalia errefuxiatu gunearen alboan dagoen etxe baten aurka jaurtigai bat bota du Israelek. Yamila Ash-Shanti Hamas Erresistetzia Islamikorako Mugimenduko diputatuaren etxea jo du jaurtigaik eta hiru palestinar hil ditu: Mahmud Abu Habal, Abdelmayed

al Garbaui eta Nahla Ash-Shanti.

Bigarren erasoa Beit Lahiatik gertu izan da. Jihad Islamikoa erakundearen adar militarreko bi kide hil ditu Israelgo Armadak eraso horretan. Wafa albiste agentzia palestinarraren arabera, Gaza iparraldean, Beit Lahiatik gertu zeuden soldaduek metrailadoreekin tiro egin dute bi palestinarren aurka. Wafa agentziaren arabera, bi hildakoak identifikatu gabe daude oraindik.



Gaur goizean, Udazkeneko Hodeiak izeneko operazioa amaitutzat eman du Israelgo Armadak eta erasoak ondoren izan dira. Gaurko erasoetan hildakoekin, joan den asteazkenetik hona gutxienez 62 palestinar hil ditu Israelgo Armadak, Palestinako iturrien arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.