KURDISTAN

Bost pertsona hil eta beste zortzi zauritu dira tren baten aurkako atentatuan

Erredakzioa
2005eko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Goizeko 10:20an egin zuen eztanda lehergailuak, Gencen, Bingol eskualdean. Trena, berriz, Elaveytik atera eta Tatvanera zihoan. Eztandak, baina, trenaren 15 bagoietatik bi bidetik atera zituen. Atentatuan gutxienez bost lagun hil eta beste zortzi zauritu ziren. Hildakoak poliziak ziren. Zenbait iturriren arabera, handik gutxira beste lehergailu bat eztandarazi zuten beste tren batean. Bigarren ibilgailua lehen leherketan zauritutakoei laguntzera zihoan, baina helburutik kilometro bat ingurura gelditu zen. Turkiako Armadak, bestalde, hirugarren lehergailu bat aurkitu zuen lehen eztanda izan zen gunetik gertu.

Inork ez zuen bere gain hartu erasoa. Baina agintariek PKK Kurdistango Langileen Alderdiari egotzi zioten erantzukizuna. Poliziaren arabera, PKKko ekintzaileek urrutitik eztandarazi daitezkeen lehergailuak erabiltzen ditu maiz erasoetan. «Trenbidean jarritako lehergailua urrutitik leherrarazi zuten. Eztandak bidetik kanpo jaurti zituen lehen eta bigarren bagoiak», azaldu zuen Poliziak. Iturri ofizialen arabera, zibilak zihoazen trenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.