Atentatua Korsikan

Bost pertsona zauritu dira Korsikan izan den atentatuan

Bost pertsona zauritu dira Korsikan izan den atentatuan bart goizean. Lehergailu bat jarri dute lokal administratibo batzuetan, Ajaccion. Zauritu diren bost pertsonak leherketa izan den aldameneko etxean bizi dira, eta zauri arinak dauzkate. Leherketa 20 kilometrora entzun da eta hainbat etxetako kristalak hautsi ditu. Kalte handienak lehergailua jarri duten lehenengo pisuan izan dira.

2003ko abuztuaren 14a
14:11
Entzun
Lehergailua eraikinaren sarrera zegoen. Leherketaren egilea nor den ez dakite oraindik."Resistenza Corsa" taldeak Korsikako Askatasunaren Frentean (FLNC) berriro sartuko zela esan zuenetik ordu batzuetara jakin dute lehergailuaren kokalekuaren berri. Talde hau 2002ko abenduan sortu zen eta geroztik hainbat eraso egin ditu Bastian. Eraso horietako batzuk arrazakeriaren ingurukoak izan dira, baina beste batzuetan droga trafikatzaileen kontra ere aritu izan dira.

Lehergailuaren berri emateko pertsona batek France 3 Corse telebistara deitu du. Lehergailuaren berri eman duenaren arabera, droga trafikoaren kontrako erasoek "jarraituko dute", baina lehentasuna "estatu kolonialaren, Frantziaren" kontra egitea da.

"Terrorismoa" eta "mafia" direla medio mende laurden bat darama Korsikak erasoak pairatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.