Mundua

Bost soldadu estatubatuar hil dira Iraken, erreboltarien erasoetan

Era berean, hamahiru zauritu dira. Autoetan lehergailuak jarriz egin dituzte bi erasoak.

2007ko abuztuaren 7a
11:07
Entzun
AEBetako armadako iturriek gaur jakinarazi dutenez, bost soldadu estatubatuar hil ziren atzo erreboltarien bi erasotan. Zaurituak, berriz, hamahiru dira.

Dijala probintzian, Bagdad hiriburutik ipar-ekialdera, AEBetako armadako soldaduek patruilatzeko zerabilten ibilgailuaren azpian lehergailu batek egin zuen eztanda, eta, ondorioz, lau soldadu hil ziren eta beste hamabi zaritu.

Antzeko erasoa egin zuten Bagdad ekialdean, eta leherketa horren ondorioz, soldadu bat hil zen eta beste bat zauritu.

Horrenbestez, 3.675 dira AEBek Irak inbaditu zutenetik hil dire soldadu estatubatuarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.