Kurdistan

Bost soldadu turkiar hil dituzte Kurdistanen

Koheteekin egindako eraso baten bidez, gutxienez bost soldadu turkiar hil eta beste zazpi zauritu dituzte Hakkari probintzian, Turkiaren menpeko Kurdistanen. Agintariek PKK Kurdistango Langileen Alderdiari egotzi diote erasoa, baina oraindik ez du inongo taldek bere gain hartu.

2005eko abuztuaren 5a
11:29
Entzun
Zehazki, kuartel baten aurka jaurti dituzte koheteak, eta barruan ziren soldaduak dira hildakoak eta zaurituak.

Iaztik asko ugaritu dira Turkiaren mendeko Kurdistanen tankera horretako erasoak, hain justu, bost urtez menian egon ondoren, PKK-k berriro armetan altxatzea erabaki zuenetik. Kurdistanen ez ezik, Turkiako zenbait hiritan —Ankaran eta Istanbulen, kasu— eginditu atentatuak talde armatu horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.