Ekialde Hurbila

Bost urteko haur bat hil dute eta bi neskato zauritu dituzte soldadu israeldarrek Zisjordanian

Soldadu israeldar batek ibilgailu bat tirokatu du gaur goizean Zisjordania iparraldean, eta eraso horren ondorioz, bost urteko mutiko bat hil da eta bi neskato zauritu dira —hiruak palestinarrak—. Gainera, neskatoetako bat larri dago. Hilketa "istripuz" gertatu dela esan dute Israelgo Armadako iturriek.

2003ko uztailaren 25a
17:16
Entzun
Mahmoduk Kabha bost urtekomutikoa da gaur goizeko tiroketan hildakoa. Zauritutako neskatoen izenik ez dute eman, bakar-bakarrik Israelgo Hedera hiriko ospitalera eraman dituztela jakinarazi dute Isarelgo iturriek, eta bietako bat larri dagoela.

Zisjordania iparraldean gertatu da tiroketa, Barta herrian, Israel eta Zisjordania banatzen dituen Lerro Berdetik hurbil. Ibilgailu blindatu baten muga hori zaintzen zegoen soldadu israeldar batek egin ditutiroak, metraileta batekin. Auto bat harrapatu dute tiroek, eta hildako mutikoa han barruan zihoan. Zauritutako neskato biak ibilgailu berean zihoazen edo ez, argitu gabe dago.

Israelgo Armadako iturrien arabera, "istripu izugarria" izan da tiroketa hori: "Argi eta garbi, norbaitek ez ditu armekin beharrezkoak diren segurtasun neurriak bete", azaldu dute.Halaber, "ondorio larriekin penatuta" daudela erantsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.