AEBetako hauteskundeetako prozesu luzea amaierara iristear da: gaurkoa da kanpainako azken eguna eta bihar egingo dira mundua Ameriketa iparraldera begira jarri duten bozak. Hori dela eta, Barack Obama Alderdi Demokrataren hautagaiak eta John McCain Errepublikanoarenak agenda estua dute datozen orduetan.
Obamak Florida, Ipar Karolina eta Virginia bisitatuko ditu hauteskunde ekitaldiak egiteko. 2004an errepublikanoak izan ziren nagusi hiru estatu horietan, eta oraingoan beretzako nahi ditu demokraten hautagaiak. McCainek, berriz, zazpi estatutan egingo ditu mintzaldia datozen 24 orduetan, hasi Floridan eta Arizona sorlekuan amaitzeko. Izan ere, hautagai biek uste dute oraindik botoa ematera joango diren edo ez erabaki dutenen jarrera erabakigarria izango dela, eta herritarrak mobilizatzeko ahalegina egiten ari dira.
Azken asteetako joerarekin jarraituz, inkestek Obama jotzen dute faborito. Datu horrek, ordea, ez du ematen demokraten hautagaia asko lasaitzen duenik eta han eta hemen errepublikanoei botoak urratzeko erabateko ahalegina egiten ari da. McCainek, berriz, inkestei begira etsitu samartuta leudeken errepublikanoak aterarazi nahi ditu etxetik botoa ematera joan daitezen. Funtsean, botoa ematera joateko deia egin diete herritarrek batak zein besteak.
AEB-etako hauteskundeak
Botoa ematera joateko deia egiten ari dira Obama zein McCain kanpainako azken orduetan
Ekitaldiz ekitaldi agortuko dute AEBetako presidente izateko hautagai biek bozen aurreko azken eguna. Inkesten arabera, Obama demokrata da faborito, baina boto emaileak mobilizatzea ezinbestekoa dela badakite biek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu