Belgikak 400 egun baino gehiago egin ditu gobernua eratu gabe. Blokeoa hausteko asmoz, zortzi taldek akordioa erdietsi dute gobernua eratzeko negoziazioei ekiteko, baina bozak irabazi zituen alderdia, N-VA Flandriako eskuineko alderdi independentista, elkarrizketetatik kanpo utzi dute.CDH Valoniako alderdi demokristauaren buru Joelle Milqueten arabera, gakoa CD&V Flandriako demokristauen erabakian egon da, alderdi horrek lehen aldiz onartu baitu N-VA gabe parte hartzea.
Elkarrizketei ekitea adostu badute ere, funtsezko gaietan ez dute akordiorik erdietsi.
Bozak irabazi zituen alderdia negoziazioetatik kanpo utzi dute Belgikan
Herrialdeak 400 egun baino gehiago egin ditu gobernua eratu gabe; elkarrizketei ekinen diete zortzi alderdik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu